Guy Delisleren Birmania

2009 Ekaina 24
by joanesapaolaza

Guy Delisleren Birmania

archi_107

Gezurra badirudi ere, sorreran irudia eta komikia nituen gune honetan garatzekoak. Egunerokotasuna eta politikari ere ez diot muzin egin nahi izan. Komikiarekin jarraitzearren gaurkoan 12 komiki eta dozena erdi erakusketa eginak dituen Kebekeko marrazkilaria aurkezten dizut.

Guy Delisle komikigile kebekiarra da, 1966an jaioa. Munduko hainbat guneetan izan da lanean, tartean Kanada, Alemania, Frantzia, Txina edo Ipar Korea. Asian animazioan lan egin ostean bere bizitzan oinarritutako bi albun argitaratu zituen: Shenzhen (2001) eta Pyongyang (2003).

2007an Birmaniako kronikak argitaratu zituen Rangoonen emandako urtea izkiriatuaz. Eguneroko bizia kontatzen digu, Mugarik Gabeko Medikuetan lan egiten duen bere bikotearekin. Lekuak bertako historia eta jatorri herrialdekoa alderatzen ditu, ironia eta mendebaldeko pentsamendua batzen ditu Birmaniako herriaren argazkian. Zentsura, debeku-guneak, txutxumutxuak, ezinformazioa eta beldurra batzen dira. GKEen zailtasunak ere azaltzen dira emozioa eta konpromezua bateratuz.

Frantsesez (Delcourt) eta gaztelaniaz (Astiberrin) dago eskuragarri.

archi_121

Ongi segi lagunok:

Joanes Apaolaza

(fotologa ere badut)

4 Responses leave one →
  1. 2009 Uztaila 15
    Iban Zaldua permalink

    Niri, tamalez, nahikoa album flojoa iruditu zait. Irudipena daukat “Pyongyang”-en arrakasta errepikatzeko ahaleginean egindako komikia dela, eta oso azalekoa suertatzen dela, azken batean.

  2. 2009 Uztaila 15
    joanesapaolaza permalink

    Erabat ados Iban, baina Pyongyang ere nahiko flojoa da momentu askotan, mendebaldetarrei barregarri egiten zaizkigun kontutxoen bilduma dirudi oro har.

  3. 2009 Uztaila 16
    Iban Zaldua permalink

    Niri Pyongyang ez zitzaidan barregarria egin, bereziki. Bai iruditu zitzaidan komikiaren bitartez egoera jakin bat islatzeko nahiko era originala, eta errebelatzailea. Egilea Birmaniara hura “bilatzera” joan zela iruditzen zait, eta formularen errepikapena ez zaiola hain ondo atera. Agian horixe, “bilatzera” joan zelako, Ipar Korean “aurkitu” zuen bitartean… Baina, auskalo, nire inpresioa besterik ez da.

  4. 2009 Uztaila 22
    mike ayer permalink

    ba ni Pyongyang-ekin nahikotxo aspertu nintzen, landa-lan edo lekukotza grafiko gisa tira, baina ostantzean… barrerik egin nuenik ere ez dut gogoratzen…

    Eta hor gelditu nintzen…

Leave a Reply

Note: You can use basic XHTML in your comments. Your email address will never be published.

Subscribe to this comment feed via RSS