Skip to content

Pilules Bleues- Pilula Urdinak

2008/12/15

pilules_bleues1

Frédérik Peetersek argitaratu zigun Pilules Bleues irudi-eleberria (1974an Geneban jaioa, Suitza). Irudi komunikazioa lizentziatua bere hiriko goi-mailako eskolan. Egun komikigilea neskalagun Cati eta honen semearekin bizi da, berriki alaba izan dute. Bere bizitzan oinarritu ditu Frederik Peetersek bere binetak. Irudi arina du, garbia, trebetasunez alderatzen ditu argi eta itzalak zuri beltzean. Narrazioa oso da zinemakoa eta testua gogoetak sortzeko laguntza da. Gogoeta nagusia GIB birusa duen norbaitekin ateratzen den protagonistarena da. Konpasioa, pasioa, sexuko rolak, medikuen jarrerak, biologikoki gurea ez den seme-alabarekin dugun harremanak eta heriotza dira zutabe komiki mardul eta bizian. Gogoetetan badira desegonkortzeko ukitu surrealistak, betiere ezinegona adierazteko tenorean.
Pintzelkada zehatzek ez dute indarrik galtzen komikiak zazpi urte bete dituen honetan. Gaztelaniaz

Astiberrik argitaratua (Píldoras Azules), berriz ere apustua bete-betean asmatuz.

Liburu honek hainbat sari eskuratu ditu, Angoulêmeko Nazioarteko Komiki Jaialdikoa besteak beste. Guardian berripaper britainiarrak elkarrizketa kaleratu zuen aurtengo martxoan.

Marrazkilari eta gidoigilearen helbidea:

http://frederik.peeters.free.fr/

Advertisements
2 iruzkin leave one →
  1. mike ayer permalink
    2008/12/16 12:05 pm

    ona liburua, benetan ere…

    oraintsu irakurri berri diat Constelattion, peeteres-en aurreneko lantxoa eta bere sinpletasunean, ez zegok gaizki… Bestetik, Lupusen aurreneko alea ere irakurri diat eta en fin, asko gustatzen zaidala egile hau… besterik gabe… Badakik, blog batek beste batera erametn dik eta halako batean, ezin ezer idatzi gabe gelditu, esaten denak garrantzirik ez badu ere…

    bada hori, latza dela liburu hau…

  2. miren etxezarreta permalink
    2008/12/16 4:35 pm

    Milesker gonbitearengatik Joanes.
    Peetersen beste albumak ere oso gomendagarriak dira.
    Segi ondo eta ostegunera arte!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: