Skip to content

About Looking

2008/12/22

John Berger

About Looking


About Looking

John Bergerrek (London, 1926) 1980an idatzi zuen liburu . Gaztelerara ere itzulia izan da “Mirar” izenburupean. Idazlea arte-kritikari, eleberrigile eta margolaria ere bada. Berriki ganbaran ditudan kaxetan gordetako liburuen artean berreskuratu nuen.

Liburu honetan Bergerrek idatzitako artikulu bilduma topatzen dugu. Oso liburu orokorra den arren argi dago artikulu guztien artean dagoen lotura zein den: “begirada”, dena dela sakonean ere badu mamia.

Arte kritikan normalean ematen ez den arintasuna du liburuak, modu ulergarri batean azaltzen ditu bere kontzeptuak Bergerrek, sakontasunaren adierazle, ke-saltzaileak kolapsa ditzake. Idazle eta kritikari izateaz gain pintorea ere bazela soma daiteke liburu hau irakurtzeko orduan darabilen diskurtsoa dela eta.

Finean, liburuak begiratzeko moduen azterketa egiten du, hala ere, ez du helburu moralzalea, ez dago begiratzen erakusteko asmoarekin izkiriatua, baizik eta begiratzen ikasi behar dugula erakustekoarekin. Begiratzeko era, hori da begiratzeko erarik onena, honetarako Errealitatea eta Artea begiratzeko momentuak parekatzen ditu aldi berean pintura eta argazkilaritza dituela begiratzeko eren adierazgarri.

mirar-1

Orain dela hiru hamarkada idatzitako liburua izan arren, gaur egunean argazki kamera digitalekin gertatzen ari denaz ari zatzaigu, gaur egun, irudiez inguratuta gauden mundu honetan harrigarria ematen duen arren, badirudi “ez ikusteko begiak ditugula”.


Advertisements
One Comment leave one →
  1. 2008/12/22 1:34 pm

    akaso ikusi nahi ez duena baino itsu handiagorik ez dagoelako… libru interesgarria dirudi!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: