Skip to content

EZLEKUEN AZKEN ZARTAKOA

2009/01/23

EZLEKUEN AZKEN ZARTAKOA

lisabö / experience / visión túnel

 

lisabö ezlekuak

 

Txolina izango da askorentzat Azaroa, bereziki militante sozialdemokrataren xuxurlan. Zerua zuri hautsia da Benjamin Biolayrentzat. Xuxurla gutxi izan zen Irunen Abenduaren 27an. Bertako taldearen laguntzan Toulouseko experience bertaratu zen eta haien aurretik Ebroko hiriburutik: visión túnel.

 

Ez zen esnobismorik egon. Argi zuriak geldi egon ziren eskenatokiko itzalak erakusten. Kafea hartu genuen Iruñetik iritsi berritan. Donostiatik eta Irundik bertatik etorri ziren gainontzeko kamaradak. Eguerdi amaierako euria. Besarkadak izan ziren hasieratik, eta lagun eta ezagunen artean horrek Samariterstrasseko  jaia zirudien. Bazirudien telebistak sutan ari zirela.

 

Visión túnelek indarra sustraitu zuen. Ekitaldi jarraitua, trinkoa eskainiz.

 

Experiencen abestiak sarean entzunak genituen. Kontzertuaren segidan hutsuneak izan ziren, ez zen jarraitzen erraza goraldi eta beraldien artean, baxua izan zen bereziki deigarria, oso teknikoa.

 

Eskertzen dira 40 minutuko betekadak.

 

Kepari goraintziak eman zizkion Karlosek, just in case.

 

Aretoko tabako keak zitaldu gintuen, eta ostean ohera lotu hiru egun.

 

Lisabören beste leherketa batzuen lekukoa izana nintzen (Durango, Victoire-Gasteiz, Tolosa), haiek guztiak izan ziren hunkigarri. Lehena Bidehuts gaua izenez, Gasteizekoa gertutasunagatik eta ostean izan genituen besoetako agujetengatik, Bonbereneakoa taldekideek leku horrekin duten loturak eraginda. 27koa tarte batean azkena izanik haientzat eta guretzat zen indartsua. Karlos Osinagak aipatu zuen ostean Berrian eginiko elkarrizketan haien ikuslegoa fidela dela, hala bada, aurpegi ezagunak izan genituen bertaratu zirenen artean, aurreko joaldietakoak.

 

Lisabö gure soinu bandaren alderik garratzena. Lisabö ez da soka laukotea, sinfonikoa da, ez du triangelutxoa eragiten bi bateria zartatzen ditu, bi eztarritatik egin garrasi, eta bereziki baxua eta bonboen oinarria eta oihuek dute definitzen.

Lisabören zarata oldeak nire hitzak dira.

Nire hitzak balen berberak dira,

gudarien gorputzak gurutzatzen ditu balak

eta egiten du pausu bat

eta beste bat

eta eskuak sabelaldera daramatza

eta begiek odola ikusi dute

orduan belaunikatu da

horizontaldu

hil

nire hitzek gero hiltzen naute

erortzeko odola ikusi behar dut

paperean

 

lisabö 2

 

Goizeko zazpiak laurden gutxitan heldu nintzen ohera. Gorputz lotia zen barnean. Ezin nintzen lokartu. Keak zitaldu ninduen, talkak buruan nituen, bi minutu baino gehiago dira. Hitz egin aurretik, begiak zabaldu aurretik, estutu zintudan. Lumadun izara beroak. Goizeko hamarretan masailak ireki eta zakilak uzkia hartu zizun. Lokartu nintzen.

Biharamunak hiru egun izan zituen, eta burukominak uzten zidanean Coupages bildumako bi aldean jartzen nituen. Bilduma fetixistaren 86.aleak birak ematen zituen egongelako biniloan. Berogailuak huts egin zuen eta etxeko gune bakarra zure gela izan zen. Egongela basamortua zen armairuko kotxetxoen hautsetan. Aturri emaritsuak egunkarietako zutabeak elikatzen zituen Santizpirituko zubian.

 

Lisabören hitzek Chrysler eraikinera igo gaituzte, baina xalotasunik gabe. Maitasuna, maitasuna, bakea. Ez genuen jaso Lisabörenean xalotasunik, ukalondoak gorritu zitzaizkigun astebeterako eskenatokia kolpatzeagatik. Eta ezlekuak kamiseta kolpatuak dira. Kamiseta gorri kolpatuak. Antzututa ginela ere Anarik negar egin zuen iparrorratz bila. Wagner Pak abesten du iparra galduta ere badugula hegoa. Egoa. Assentiré de grat. Izan zen une hori, izan zen negu ospel horretan bertan, eta Aidaren zartadak izan ziren aurreko astean Psylocibenean zerura utzitako mikrofonoa. Izan zen bilaketa eta ez aurkitzea. Ez diezaiotela izenik aldatu orain, ez dezatela deitu ez dena, kapitalismoak harremanak zitaltzen ditu. Eta experienceko lagunek egin zuten lirika lisabören alanbrezko tankeek lagunduta. Hutsunea gelditu zitzaigun gero.

 

Zitala ez da ezezaguna. Zitala da intentsitate horren ostean belarrien ziztada. Ez utzi zakurrei kontsigna errepikatzen aingeru.

 

Lisabö alu ederra jatea da: izerditan, kolpeka, poliki eta gogor, garraztasuna sentitu garrasiak eraginez. Lisabö alu ederra jatea da baina belarriekin.

 

fotolog.com/joanes_apaolaza

 

Advertisements
One Comment leave one →
  1. 2009/01/23 4:14 pm

    Ederra idatzia. Penaz kontzertu hartara joan ez izana. Azkena zen, eta azken trena galdu genuen guk. Oraintxe jarriko ditut etxeko radiokasetean Lisaboren kantuak, ostiral hau leher dezaten.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: