Skip to content

Lizardik bezala bultzatu aberria!

2009/01/30

Lizardik bezala bultzatu aberria!

1932an Lizardik Herrialdeak eta abendak izeneko artikuluan independentzia lortu berria zuten Polonia, Txekia eta Irlandan apaizeria katolikoak edukitako garrantzia azpimarratu zuen. Hara non, idazki berean aipatzen zuen Txekiaren hizkuntzak jasaten zuen garai gogorrean «bat-batean, abertzale bat atera zela esanez, lurpean edo ez dakit non larru-paper batzuk aurkitu zituela, antzina-antzinako bertsoz beteak. Guztiek sinetsi zioten.(…) Bertan, antzinako alemaniarren aurkako gudak aipatzen ziren bere hizkuntzan (…). Ba al dakizue zer gertatu zen gero? Hura guztia gezurra zela: bertso haiek ez zirela zaharrak, aurkitu zituenak eginak baizik. Dena dela, gezurti hark berebiziko ona ekarri zion bere aberriari». Erreparatu azken esaldia. Agian Iruña-Veleian bultzadatxo hori egiten saiatu ziren 30eko hamarkadaren hasieran. Guk ere bultzatu beharko genuke aberria eta aurkitu Arriagaren bederatzi sinfoniak Getxon, Lauaxetaren manifestu futurista Laudion, Jon Miranderen Internazionalaren itzulpena Baigorrin, Aitzolen ipuin erotikoa Hondarribian eta Lekuonaren film surrealista bobina ezkuturen batean.

Joanes Apaolaza

jpb

===============================

Eskerrak Berria eta Euskal Herriko Kazetari eskutitza kaleratzeagatik; esker txarra kaleratu ez duzuenoi…

Le Journal du PB

Berrian

Advertisements
One Comment leave one →
  1. 2009/02/07 8:22 pm

    Ona ideia!

    Beste proposamen batzuk:

    – Gonzo Journalism estiloko erreportaje sorta bat, demagun Fermin Irigaray “Larreko”-ren lumaz izkiriatuak, bere garaian “Euskal Esnalea”-ko editoreek atzera bota zituztenak edukiaren lizunagatik.
    – Sabino Aranaren autofikziozko nobela bat (orain da momentua, azkar!), Abandoibarrako uretan aurkitutako kutxa batean aurkitua.
    – Eneko Haritzaren balentriak (eta beste zenbaitenak) kontatuko lituzkeen poema epiko bat, “Kalevala”-ren estilokoa, VIII. mendeko euskaraz idatzia (honetan, ziur, Nabarraldekoak kolaboratzeko prest daudela).

    Angel Errok uste dut proposatu zuela antzeko zerbait, inoiz, Volgako Batelarietan. Ea aurkitzen dudan…

    (4 minutu beranduago)

    …bai, hemen dago: http://eibar.org/blogak/volga/archive/2005/07/27/45

    Bide batez, loturetan daukazun Alain Soral hori zer da, Front Nationalarekin bat egiten duen bera? Pixka bat txokatu egin dit haren izena ikusteak…

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: