Skip to content

waltz with bashir

2009/02/05

Waltz with Bashir

Ari Folman & David Gang 2008

Izenburu eponimotik komikia argitaratu da berriki frantsesez (2009 honetan). Bertan animaziozko filmetik ateratako irudiak plazaratzen dira. Guda, militarismoa, oroimena, kontzientzia. Herria, historia, lieux de mémoires zioen Pierre Norak. Sionismoaren gai aberatsaren inguruan bagenuen Vidal edo Greish adituen liburuetara joatea, edo Idith Zertalen maisulanak aztertzea (La nation et la mort esaterako). Honakoan 1982ko Libanoko gerra ezartzen zaigu begi parean, zorrotz: hori. Israeldar armadako gudari baten ikuspegia da hogeita bost urte ostean.

waltzwithbashir111

Orain estetika aberatseko luzemetraia liburu gisa datorkigu. Zineman jasotako indarra, argiki dimentsioa eta soinua dela eta, galdu du liburuak. Litekeena da, menturaz, hitzak indarra irabazi izana. Gogoeten anabasak aberrigintza eta armaden logikaren ingurukoak dakarzkigu, 26 zakurren etengabeko loturarekin (Pilules Bleues-en elefantea bazen, hemen zakurra).

waltz-with-bashir-011

Irakurle fin eta hunkigarriek jada eskuragai ingeles eta frantsesez Baxirren Waltza…

 

ondo segi lagunok

joanes apaolaza

fotologean erebai…

Advertisements
One Comment leave one →
  1. miren etxezarreta permalink
    2009/03/12 11:41 am

    Aizu Joanes, atzo Monde Diplomatique agerkarian honakoa azaldu zen Bashirri buruz:

    http://blog.mondediplo.net/2009-03-11-Les-hors-champ-de-Valse-avec-Bachir-et-Z32

    On izan:

    Miren

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: