Skip to content

frères-d’armes

2009/03/12

_photo

Frères d’armes

Asiara joan da Casterman 2009ko apustuan. Egun eginiko indiako komikia dakarkigu honakoan, benetako gertaeretan oinarritutako bi albumek osatzen dute liburua, bata bestearengandik erabat berezitua nahiz eta gaia berdina izan:  egungo indiar gizartean suertatzen den erlijio fundamentalismoen arteko klaxa.

Lehen albuma « Kashmir Pending » (frantsesezkoan «le Cachemire en suspens») da, eta Katxemirako eskualdean kokatzen da, zeina Indiak eta Pakistanek bere gain hartu nahi duten.  Fundamentalismo musulmana eta hindua parez pare. Istorioak Katxemirako gazte baten ibilbide kaotikoa marrazten du, zeina islamaren izenean eta independentziaren lortzeko borroka armatuan sartzen den.

Bigarren albuma «The Believers» (« les Croyants ») Kerala estatuko bi anaien kondaira da. Kerala estatuan garatzen da, biak haien sorburura itzultzen dira bizibilbide ezberdinak izan ostean: gazteak ikasketak egin ditu eta Edinburgoko Unibertsitatean antropologo egin da, Eskozian; beste anaia herrialdean gelditu eta zurgin lanetan aritu da, alderdi musulman fundamentalista bateko kide egin da. Haien arteko ezberdintasun ideologikoak sendia kolpatuko du.

***

Les récits contenus dans Frères d’armes ont été élaborés par deux duos : Ahmed Naseer (scénario) et Singh Saurabh (dessin) d’une part, Abdul Sultan P.P (scénario) et Partha Senguptha (dessin) d’autre part.

***

Beti gomendagarri, hona Katxemiraren inguruko artikulua Martine Bularden eskutik Le Monde Diplomatiquen Asiako blogean.

***

Ondo izan:

Joanes Apaolaza

Advertisements
One Comment leave one →
  1. 2009/03/17 5:30 pm

    interesgarria….

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: