Skip to content

1966an bezala, NATOtik at!

2009/03/25

gaur karrikaratu du berriak eskutitza:

1966an bezala, NATOtik at!

Suzko trenen eguna martxoaren 11 hautatu du Nicolas Sarkozyk NATOn sartzeko guraria adierazteko. De Gaulle jeneralak 1966an Frantzia komandamentu militarretik atera zuen bere estatua, hirugarren bidean jartzeko gogoz, ekialdetik eta mendebaldetik at. Arlo ekonomikoan antzera suertatu zen, liberalismoa errefusatu eta Keynesen alde eginez; zer esan frantziar teknologiaren aldeko apustuak egiten zituenean. De Gaulle joan ostean, Pompidourengandik Chiracengana gaullismoa indarra galtzen joan da, nahiz eta atlantisten eta babeszaleen arteko oreka mantendu den Nicolas txikia Eliseora heldu bitartean. Kultur arloan Frantziaren gainbeherak hamarkadak ditu jada; zer esan teknologian, eta gai estrategikoetan inoiz erdigune izan ez bada ere, hartu duen bide berriak gehiago urrunduko du erdigunetik. Inperioen aurkako edonorentzat berri txarrak datoz Parisetik.

Joanes Apaolaza.

Gasteiz.

***

http://www.fotolog.com/joanes_apaolaza

Advertisements
No comments yet

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: