Skip to content

maitasunak min ematen du

2009/04/27

itaita1

maitasunak min ematen du:

kiriko nananan

Kiriko Nananan (魚喃キリコ Nananan Kiriko) manga marrazkilaria 197an Tsubamen jaioa da, Japonian. Zuloa Gasteizko irudi-liburudendan nintzela eskuratu nuen Maitasunak min ematen du istorio batuketa. Hoztasuna eta zehaztasuna batzen ditu ukitu poperozko istorio laburretan. Bikotea, maitasuna, dirua harremanetan, eguneroko elkarrizketak. Japoniako egoerak mendebalde garaikideko min eta plazeren isla dira. La nouvelle manga mugidaren partaide emakumeen sexualitatean murgiltzen fina da 1993ko hastapenetatik.  Japoniar gaztediari begirada xamur eta zitala egiten dio binetaz bineta. Fokalizatzeak laukiatik kanpo egiten ditu eta iluntasun zurruna txertatzen du sarri pertsonaiak areago bakartzeko.

bluepage21

 Nanananek 1996an argitaratu zuen bere lehen lana Ura [eskuragarri ingelesez Water], ostean etorri ziren Blue [ingeles eta frantsesera itzulia] zeinetan lizeoko bi ikasleren arteko maitasuna deskribatu zuen, urte berean karrikaratu zen bere lan entzutetsuenetakoa Itaitaxii love [痛々しいラヴ , zeina Amour blessantes eta El amor duele gisa itzuli den gure bi hizkuntza gertukoetan]. 1998an orrialde bakarreko gag-ak egiten jardun zuen Haruxin [ハルチン]lana argitaratzera arte. 1999an Kabotxa maonesarekin [南瓜とマヨネーズ, Kabocha to Mayonnaise ingelesez eta Every Day frantsesez] lanean istorio laburretara itzuli zen harremanen amaiera garratzak aztertzeko tenorean. Strawberry shortcakes jazo zen 2002an sentsualitatez eta tristuraz egungo lau emakume gazteren istorioak batuaz. 2003an Tanpenxu liburukia idatzi zuen  (短編集 ) eta 2002an etorri argitaratutako Strawberry shortcakes 2008an jarri da eskuragarri ingeles eta frantsesez izenburu eponimoan.

Komikietaz gainera Blue eta Strawberry Shorcakes animazio-luzemetraiak egin dira Kiriko Nananan-en binetekin.

Domaia da oraingoz euskaraz ezin irakurtzea baina eskura baduzue fida gaitezen itzultzaileetaz.

everyday_11

Ondo segi lagun eta irakurleok:

Joanes Apaolaza

Advertisements
No comments yet

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: