Skip to content

santizpiritutik txekpointera

2009/05/11

santizpiritutik txekpointera

Zeuon buruari galdetuko diozue ze lotura duen Baionako (eta ausartuko nintzateke esatera Euskal Lurraldeko) zinemarik finenak  (L’atalante) Fermin Muguruzak burutu berri duen filmearekin. Iruñeatik duela bostehun urte bota zituzten judutarrak (Nabarreriaren hegoaldean bizi ziren) Baionako Santizpiritu auzoan kokatu ziren, askok Baiona ez ezagutu arren Itxaro Bordaren Berriako zutabeei esker jakingo duzue Baionako Santizpiritu zubiari buruz. Dendatxoak, Errepublikaren Plaza, Elizatxoa, Tren Geltokia eta oro har bidegurutzea da Santizpiritu, Santetienera doan bidea, Bokalera, ZUPera, hilerri kristau eta israelitara. Eta Aturriz bestaldeko auzunearen bihotzean bada zinema bat, filme baten izena duena: Atalante. Programazioa ezberdina izaten du, badu kafetegi-jatetxe atsegina, eta sarreran badu metalezko afixa frantsesez eta arabieraz non adierazten den Rammallah-ko zinema batekin anaitasuna duela Atalantek: Alkasaba.

Bada egun hauetan bi filmeren estreinekoa dugu: No popcorn on the floor batetik zeinak Atalanteren urte bat deskribatzen digun, eta bestaldetik Fermin Muguruzak Corcuerarekin eginiko Checkpoint Rock Canciones desde Palestina non musikari palestinar garaikideen nondik norakoak azaltzen zaizkigun. Zubiak eraikiz abesten du Palestinako filmearen aurkezpen abestiak. Bada zubia eraiki zuen Euskal Herria Jamaika Clash diskoan Muguruzak Yallah Yallah kantuan non “al-Kasaba zineman Woodie Allenen filma Melinda Melinda” zioenean. Santizpiritutik Rammallahara joan ziren Atalantekoak eta handik geure lurretara ekarri ditu Ferminek musikari palestinarrak: zinemara.

No Popcorn filmaren eta Angeluko Oscar zinemako estreinaldiaren inguruan jada deskribapenak eman dira Pays Basque Info, Journal du Pays Basque eta EITB agerkarietan, batzuk baikorrago beste batzuk zalantzatiago. Bestela ere Télérama edo Libération bezalakoak ere aritu dira filmeari guruz (ikus erreseinen loturak hemen). Besteak beste hironia eta freskotasuna aipatzen dituzte ikusi dutenek.

p19828

Trailerra hemen.

Fermin Muguruza eta Javier Corcueraren film dokumentalari buruz zehazki irakurri dugu Berrian izan diren artikulu ezberdinetan. Hemen ikusi ez duzuonontzako aurkezpen bideoa.

Filmaren aurkezpen lanetan aritu zen Muguruza jauna pertsonaia nagusienak eta lanari buruzko xehetasunak prentsaren aurrean ematen (bideoa).

doc

Berri baikorrak beraz oro har kulturarentzat eta bereziki zubilanarentzan aste hauetan jaso ditugunak, mundua gurera ekarriz edo gu mundura eramanaz, bi luzemetrai lurra desjosi ez dadin.

Milesker lanean aritu zareten guztioi, milesker zuen postak bidaltzen dituzuenoi,  laster ikusiko dugulakoan:

Joanes Apaolaza

(eitbren webguneetan bi berri hauen inguruko bideoak ikusgai dira)

Advertisements
No comments yet

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: