Skip to content

GREBA OROKORRA!

2009/05/20

03_Officine-Grossdemo

Gozamen orokorraren berripaperak

Joseba Barriola

Administrari laguntzailea

I. Kapitalaren produkzio eta bizimodu sistema osoa gozamenaren ukazioa da. Bere makineria osoarekin gose-miseria-larritasun-gaixotasun fisikoak sorrarazten dituen bezala, lan-indarra eta libidoa bera xurgatzen eta akitzen duen bezala, espirituetan ere, pentsamendu sumisoaren miseria, imajinazio askearen gosea, hurkoarekiko etsaigoa, etikarik gabeko banakotasuna sorrarazten ditu. Egoera jasangaitz hori disimulatzeko inoiz ase ezin den kontsumismoa, boterearen onarpenean funtsatzen den sexismoa, mota askotako -mendetasun mota asko, tartean turismo infantilizatua- droga menpekotasuna, aberastasun moralgabeen erakustaldia… sustatzen ditu publizitate gezurti eta jasangaitz baten bidez. Hori ez da gozamenaren ukazioa baizik.

Horregatik gogorarazten zigun Walter Benjaminek bere lan ospetsu batean «klase arteko borroka… gauza gordin eta materialak lortzeko borroka d(el)a, horiek gabe ez baitago ezer fin eta espiritualik. Baina klase arteko borrokaren barnean finak eta espiritualak diren gauza horiek ez dira garailearentzat gordetako harrapakin gisa agertzen: klase arteko borrokan konfiantza gisa, kuraia gisa, umore gisa, zuhurtasun gisa, tinkotasun haustezinen gisa agertzen dira». Eta beste pasarte batean: «iraganari (geureari ere) esperantzaren txinparta sortzea» zela borrokaren zentzua.

Garaikide izan dudan esperantzaren txinpartaren eztandarik harrigarriena sandinistak Managuan sartu ziren egunak izan ziren. Nire lagun bat han zebilen egun haietan. Itzuli zenean kontatu zigun «gauzarik harrigarriena jendearen poza eta alaitasuna» zela.

Eta duela hilabete batzuk Frantzian egin zuten azkeneko greba orokorrari buruzko artikulu batean irakurri nuen Parisko manifestazioan alaitasuna agerian zegoela, txarangak, pailazoak, mozorrotuak… Festa bat zen.

1992an, Brasilgo hiriburuan Amerikako konkistaren ospakizun lotsagarrien hasiera adierazi behar zuen erloju monumentala jarri zuten. Ordua iritsi zenean, indio talde batek geziak bota zituen erlojuaren kontra, historiaren martxa geldiarazi nahian mundu berri bati bidea irekitzeko.

Orain eskuratu berria dut Martinika-Guadalupe-Guyana-Reunion lurraldeetako pentsalari borrokalari batzuen manifestu bat. Honela dio pasarte batean: «erosteko ahalmena» edota «jan nahi dugu» eskaera prosaikoen alboan argituz doa falta zaigun oinarrizkoena eta gure bizitzari zentzua ematen diona: poetikotasuna. Edozein giza-bizitza orekatu bi poloen artean josten da: berehala beharrak bizi ahal izateko: jan-edan-biziraun (prosaikoa); eta norberaren garapenaren nahia: duintasunarekin, ohorearekin, musikarekin, kantuekin, kirol-dantzarekin, irakurketarekin, filosofiarekin, espiritualitatearekin, maitasunarekin, desira intimoak asetzeko denbora askearekin elikatzen dena (poetikoa). Hau da, gozamenaren aurkezpena».

II. Eman dezagun baietz. Krisi honen kalamitateari aurre egitekotan esperantza bakarra gugan bakarrik dagoela, eta ez bankan edota haren gobernu morroietan. Eta eman dezagun baietz, arrazoiak ikusten dituzula eta gogoa duzula maiatzaren 21eko greba orokorra egiteko.

Orduan burutik pasatzen zaidan galdera hauxe da: zer egin dezaket nik, zapalduen esperantzari atetxo bat irekitzen saiatzen ari garen honetan, zer egin dezaket nik nire aletxoa jartzeko, nire jakinduria, nire umorea, nire musikarako ahalmena, nire hitz egiteko espontaneotasuna edota sakontasuna, nire pasadizoak kontatzeko grazia, nire poesiak egiteko gaitasuna, nire antzerki prestakuntza, edota nire arte ederretan ikasitakoak, nire tortillak edota tartak egiteko edota gordeta dudan Salamanca-ko txorizo hura kalera ateratzeko eta hori dena partekatzeko? Aipatutako ahalmenak badaude herri guztietan sakabanatuta. Hori, duguna, behekoen elkartasun festa batean partekatzen badugu, orduan, greba orokorra bihurtuko zaigu gozamen orokorra.

III. Errenterian bizi naiz, eta han egiten dut lan, eta adorez eta atseginez euskaraz bizitzen saiatzen naiz. Mikelazulo elkarteko kide naiz, Gorripidean taldeko lagunekin elkartzen naiz eta LABeko afiliatua naiz. Nire talaiatik ikusten eta gozamena ematen ari diren zenbait esperientzia aipatu nahi dizkizuet.

Badakit Maiatzaren Leheneko bezperan lantoki batean langile batzuk ibili zirela beste langile batzuei krabelin gorriak oparitzen eta «zorionak» esaten langileen eguna zelako. Eta bezperan ere, trikiti eta guzti, ikasleek herriko kaleak alaitu zituztela Bolognako Unibertsitate asmoak hankaz gora jartzen zuten zangoak eta antzerki sinboliko ibiltaria paseatuz. Eta maiatzaren 6an Mikelazulon Marionak kontatu zuela Bartzelonako ikasleak egiten ari diren gauza sinestezinak.

Eta maiatzaren 2an Xuterren omenaldian, besteak beste, hildako lagunaren bizitza gogoratuz grebarako eta borrokarako bizia den kantu sorta bat gozatu genuela.

Eta joan diren egunetan (maiatzak 12-18) Mikelazulon poesiaren astea izan da. «Poesía, necesaria para el obrero como el pan de cada día», zioen Celayak. Eta emanaldian, besteak beste, Darwish palestinarraren poemak irakurri eta entzunez, zapalduen harrotasunez eta borroka gogoz elikatu gara.

Eta maiatzaren 13an gure herrian egon da Frantziako sindikalista bat, Garai izenekoa, herrialde horretako greba orokorrei buruzko informazioa emateko.

Eta badakit lantegi batean ELA eta LABeko jendeak bazkari bat egin dutela greba prestatzeko eta karta bat bidali dietela lantokiko langile guztiei greba orokorra egiteko gonbidapenarekin.

Eta badakit Oarsoalde Abian ekimenekoak ari direla prestatzen greba eguneko arratsalderako, manifestazio musikatua eta ondorengo Elkartasunezko Merienda Jaia janariak partekatzeko eta musika-dantza, kantak, poemak, ikuskizunak ere partekatzeko.

Eta badakit gauza horien berri eman didatenak kristoren irribarrearekin kontatu didatela hori dena.

***

beste berri batzuen hautaketa:

-NPA Baionan: kazeta.info.

-II-HE-ren ezeztatzea PB Infon

-eta Rebelionen.

-eta Nodo50an elkarrizketa Sastreri.

-Intzesutaz interesgarriki.

-Chávez eta Benedetti Aporrean.

***

greba on!

Joanes Apaolaza

VENEZUELA - REFERENDO

Advertisements
No comments yet

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: