Skip to content

eider rodriguez eta juanjo olasagarre feminismoaz

2009/06/11

eider rodriguez

eta juanjo olasagarre


feminismoaz, sozietal VS sozialaz, lobbyetaz


Asteroko zitan irakurri dut Juanjo Olasagarrek Argiako bere txandakako zutabean eginiko idazkia. Aurreko astean hausnarketa izan nuen leku berean Eider Rodriguezek plazaratutakoa-rekin. Interesgarria izan zait rol aldaketa sumatu dudalako. Olasagarrek postmoderniara jokatu ohi du gunean, Rodriguezek izaten du askoz irakurketa sozialagoa, zeinarekin, ez dut ukatuko, gertuago naizen ideologikoki. Halako batean hop! Olasagarrek bere post-eremua utzi eta hasi du bidea pentsamolde sozialera, sozietala alboratuz.

Zenbait galdera lagun sozietalei egitea erridikulua izan liteke, eta nago horretarako Iranera joatea ez dela beharrezkoa (nahiz eta Irana ere joan behar garen, txirrindulaz bada hobe eta hango umeentzat boligrafoak eramanda). Plazera diezazkiegun galdera zenbait gay lobbyari (zeinak lobby guztien modura homosexualen gutxiengoa ordezkatzen duen, eta inork ez duen bozkatu norbaitzuen izenean “eskubide borrokan ari bada ere”), zer dute bateragarria Iñigo Lamarka Arartekoak (momentuz) eta Sansomendiko maritxu langabetuak? Edo areago, Bertrand Delanoe Parisko alkateak hiria gentrifikatu eta langile klaseak banlieuetara kondenatzen dituenean zergatik dute eliteek, komunikabideek eta intelligentsiek azpimarratzen uzkia dela bere sexu jolasen guneetako bat? (galdetzekoa litzateke bestalde, zergatik duten poparen monopolioa homosexual gizonek, heteroei eta lesbianei ere uzkikeriak haiei haina gusta dakizkiguke), Higiezinekin beste modu batera espekulatzen dute “sexu gutxiengoek”? Beste modu batera esateko, badirudi homosexualak, emakumeak, beltzak, gazteak, etorkinak eta beste hainbat klase sozietalek plus bat dutela egungo mendebaldean. Eta horietako askok haien karrera egin dute plus biologiko-gustuzkoa dutelako, hain zuzen, karrera politikoa egin dute popatik ematen dutelako (baina bakarrik gizonei ematen badiete), hilekoa dutelako, melanina garatuagoa dutelako, arjeliatik etorri direlako edo oraindik trenetan ehuneko hogeiko deskontua egiten zaielako.

Hau, Amerikako Estatu Batuetan ez da harritzekoa. Estatu Batuak, lobbyen herri (portzierto Izaskun Bilbao Barandikak euskal lobbya Europan egin nahi duenean argi uzten du zein den bere demokraziaren eredua), kuoten paradisu. Politika anglosaxoian (eta 1968tik mendebaldeko Europan) klase biologiko-sozietalek markatu dituzte modernitatearen abangoardiak. Hori ez zait inolaz harrigarria, jakinik zeintzuk diren AEBren jatorri ideologikoak. Izugarria zaidana da, hemen, Europa zaharrean, Europa zaharreko gune bereziki (elektoralki behintzat) ezkertiarrean halako irakurketa konbenditarrak egitea.

Sentitzen dut, mendebaldean, sexukeriak aisiaren parte dira ez dira ekoizpen ez higiezinen (edo bestelakoen) jabetzaren seinale, gazte izateak ez du esan nahi ezer sozialki, emakumek ez du esan nahi ezer bere horretan (hemen mendebaldean errepikatuko dut Kamerun edo Iranera joango direnentzat), etorkin marokoar gehienak desiatzen dadude paperak izan eta Raxoi eta Sarkozy bozkatzeko atzerritar legeak aldatu eta beste etorkinei bidea moztearren.

Azkenik sentsibilitateaz bi hitz. Izaskun Bilbaok zioenean “emakumeok beste sentsibilitate batez egiten ditugu gauzak” saiatu zen emakumeren lekuan gizon jartzen? eta zuri? eta ario? Arituko zaigu Bilbao erditzeko minari buruz lehen pertsonan semealabarik izan ez duen arren? eta lehen pertsonan Olasagarrek aipatu klitoriari buruz klitoriduna denean? zergatik hitz egin burkaren diktaduraz eta ez tangarenaz (mendebaldeko burka delako)? Bilbao sentsibilitateaz jardun zela ari zen ere Katalina Handiak turkiarren lepoak moztu zituenekoaz? Oroitu zen Thatcherren Malvinetaz, kalean utzitako meatzarietaz? Ari zen akaso Condoleesa Risen Iraqez? Marine Lepenen mingainaz? Buruan zituen Rosa Díez nazia edo San Gil arrazista? Edo Merkelen ERE sorta? Aurrerakoiagoa da Ségolen ultraburgesaren programa ultraliberala Jean-Marieren lobbyen aurkako nazioaren defentsa baino? Feminista burges espainolen borroka izango da Letizia Erregin izatea? Maoistena emakumeak armadara bidaltzea zen gisara? Ez al zaizkigu sensibilitateaz ari jantoki-langile emakume esplotatuaz ez hitz egiteko? Amalgamak eta esentzializazioak ez dira baloi kanporatzeak?

Irati Elorrieta amatasunaren aurka sutsuki ari zenean zer zuen helburu? Bere burua biktima du semealabarik nahi ez duelako? Postmodernia noraino? Norbaitek ezkertiarra dela pentsatzea noraino halako pentsaera eugenista burgesekin? (bai burges, proletarioak badaki semealaben beharraz bizirauterako, kontzientziarik gabeak erebai).

Gasteizko Udaleko EAJ-PNBren buruak “Las mujeres le damos un toque distinto a las cosas. Los hombres no le ponen la misma emocióndioenean nor du buruan? Barcina Iruñeko alkate? Michelle Alliot Marie Donibane Lohizunekoa (Sarkozyren eskuin muturrekoena)?

Tontakeri postmoderno ugari esan liteke eta idatzi asko burusoilen diskriminazioaz, lodien bazterketaz, ezkerrez, bekainbakarren bakartzeaz, lobbyak ere eratu daitezke, kuotak eskatu legebiltzarretan. Baina funtsean mundua ikusteko bi modu (behintzat gai honetan) daude. Horietako bat, klase sozietal anlgosaxoiena da zeina dioen emakume burgesa (den lekukoa dela) emakume langilearen bera dela, homosexual aberatxa homosexual pobrearen berdina dela, beltz presidentea (ezafroamerikarra, esklabutzarekin zerikusirik ez duena) beltz presoaren berdina dela, gaur egungo zine-zuzendari judutarra (judutar ateoa? budista ateoa? tasses athées?) duela 60 urteko Auschwitzeko judutarra dela. Eta gainera zuri-gizon-mendebaldetarrak (dena delakoa bere klasea) baduela zorra (zeren erruduna da!!) historikoki zapaldutako horiekiko. Hau da, saharar pixugarbitzaileak “Semana de cine de mujer“etik datorren betaurrekodun (hauek ere sortu behar dute lobbya ja!) andrea esplotatzen duela (bortizkeria bereziz musulmana bada) estropajua komunzuloan igurztean, boliviar kutxazainak gay-paradera doan homosexual diruduna iraintzen duela (katolikoa bada boliviarra kontu historikoengatik maritxua bortxatua ere bada, de facto).

Beste bideak klase sozialaz hitz egiten digu. Zenbat diru duen bakoitzak, zenbat propietate, zenbat kotxe, zenbat gastatzen duen eta zertan, nora eta nola bidaiatzen duen, norekin (ekoturismoa ziurrenik, zirkuito arruntetik at nola ez, eta txortatutako umeen/ gizon-beltz haitiarraren osasunarengatik profilaktioarekin). Berbamolde sozialak ordea, baditu jada, behintzat, 160 urte, eta egia da “ezkertiar” izatea modernoa dela dirudienean, eta aberats putakumeak garenean, ezkertiar hitzari esanahia aldatzen diogula guregan intrinsekoak diren ezaugarriekin (horrela modernotasuna ziurra dugu). Baina tira, babeliafilo eta libérationzaleek laster ikusiko dute Sarkozyren zakila Laurent Fabius ultraprogrearen edo Mick Jaggerrena bezain tentagarria izan daitekeela, galdetu progreetan progreenari bestela.

Gaur, Hendaian trena hartzen duten homosexualak ez dituzte Birkenaura eramaten.

Gaur, Michellen Donibane Lohitzunen jeisten dira beraien bigarren etxebizitzaz profitatzera Diario Vasco/ Diario de Noticias/ El País/ Público (ikasketen mailaren arabera) irakurriz inor baino progreagoak direla pentsatuaz eta ideologietaz paso eginaz, beraien gaytasunaz harro %100. Gaur delako eguna lesbiana bati Genero Indarkeriaren Aurkako lege ideologikoki-irrigarria aplikatu dioten eta non epaileak zigorra handitzeko esan duen gizona dela emakume hori (klaro gizonek bakarriko jotzen dute, beraz inork ezer txarra egiten badu automatikoki egiten da zakildun, lege ere hala egin da).

Euskal Lurraldeak Luxenburg eta Zetkin gehiago behar du, eta WITCH eta SCUM gutxiago, behintzat feminismoaren bidean ezkerretik zerbait egin nahi bada. Bestela performantzearen eta Barandikaren sentsibilitatez jarrai daiteke gizon zuriak eginiko bera egiten andre beltzek.

Bitartean Rodriguez-Olasagarre tandemak proposatzen dizkigunaz pentsatu eta eztabaidatzen jarraituko dugu.

(Röhm? )

Ondo izan,

Joanes Apaolaza

Advertisements
No comments yet

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: