Skip to content

ipar koreaz ari garela

2009/07/16

hegoaldeko bixitaria (le visiteur du sud)

le journal de monsieur oh en corée du nord

Idazki batek inoiz jasotako erantzunetan errekorra izanagatik, gaia eta kontinentea errepikatuko dugu gaurkoan. Hegoaldeko Bixitaria (Oh Yeong Jin 2004) ez da Hendaiara oporretan doazen iruindarretaz ari, ezta Busturiatik Maulera pastoralak ikustera doazenetaz, ez da ezta antiterrorismoaren liberatzaileen zikinkerietaz ari. Irudi-eleberri honek Ipar Koreara doan teknikari hegokorear baten kondaira uztartzen du Lan eremuan langile iparkorearrekin izango da, ezagutuko ditu bertako ohiturak, janariak, bertako pattarra. Politikaz ere arituko da, liburuan zehar testu hutsezko atalez lagunduta. Testu ataletan munduko herrialde isolatuenetako baten komunika-bideen inguruan, energia nuklearra edo administrazio-sistemari egiten zaio so. Absurdua eta barrea batzen dizkigu egileak bi komiki liburu marduletan.

Marrazki hautsi eta sinpleak dira, fintasunik gabeak. Halere, 2004an karrikatu zuten Ipar Korean eta ordutik  SICAF eta Korean Comic Award Special Prize sariak bereganatu ditu, frantsesezko bertsioak Prix Asie-ACBC2008 jaso zuen. Deslisleren anekdotetatik Oh jaunarenetaraino bada aldea, besteak beste gertutasunak detaileak finagoak dira hemen, Pyonyangek sarri badirudi Lost in traslation, Iparraldeko bixitaria xumea da. Alderaketetan ez da mendebaldeko handinahikeririk. Testu teorikoetan taldea eta norbanakoaren garrantzi ezberdina nabarmentzen da, esanen nuke badela errespetua iparraldekoen deskribapen bakoitzean, anai-arrebak direla azpimarratzeko nahia balego bezala. Finean, gerra hotzaren aztarna zitala da oraindik bi koreen dibortzioa, nor baino nor esklaboago.

Eta opari gixa hona bideo ikusgarri batzuk Kim Jong Il jaunari buruz, ez dira yankeek eginak, bere herrialdean bertan sortuak dira.

Ondo segi irakurleok (azken egunotan gehiago zarete, harrigarria!):

Joanes Apaolaza

***

AL-JAZEERAK IPAR KOREAN EGINIKO DOKUMENTALA

KIM JONG BIDAIARI HANDIA

KIM JONG ATLETA HANDIA

KIM JONG GUDARI HANDIA

KIM JONG DIPLOMATA HANDIA

KIM JONG ARKITEKTO HANDIA

KIM JONG ARTEAN ADITUA

Advertisements
No comments yet

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: