Skip to content

kolax eleberria: ontasun astea

2009/09/01

Aspaldiko lagunak! azken asteotan ixilik izan naiz, irakurtzeko hain beharrezkoa den egoera lasaiaz profitatuz.

ontasun astea: kolax eleberriaren eredu

Udaldi honetan komikien aldaera berezia duten hiru liburu irakurri ditut, hiruak kolax eleberria (ingelesez collage novel) generoaren baitan sartuak.

Max Ernst (1891-1976) dadaista-surrealistak asmaturiko generoak XIX. mendeko aldizkari ilustratuetatik hartu, zehaztasunez ebaki eta istorio berriak sortzen zituen. “Les Malheurs des immortels” (1922), “La Femme 100 T-22tes” (1929), “Rêve d’une petite fille…” (1930) eta “Une Semaine de Bonté” (1933-1934) idatzi bazituen ere, lehen hiru erreferentziak eskura ezinak dira egun kudeatzeko dudan aurrekontuarekin (250 eurotik gora kasurik hoberenetan) eta beraz Adolforen garai onetan idatzi zuen “Une Semaine de Bonté” (Ontasun astea) irakurri ahal izan dudan bakarra.

Bost ataletan bereizturiko liburukia irakurri berritan jakin nuen Télérama kultur aldizkari galiarrean Orsayko museoan erakusketa izanen dela hil honen 13ra arte. Nazionalsozialistek arte degeneratuaren baitan sarturiko liburua izana, bertako 184 grabatu originalak ez dira orain arte erakutsi, eta beraz eskuragarri izan diren edizioak bost atal horien kopiak izan dira (antza grabatu batzuk ez ziren argitaratu gainera). Gallimard etxeak 45 eurotan erakusketaren katalogoa argitaratu du (320 o.) baina sarean liburua eskuratzerik dago dexente merkeago.

Italiako lasaitasunean egina, liburuak bost kaiera ditu banaka aldizkari gisara eman ziren argitara. Genesiaren antitesia izanik igandea izan zuen lehen atala. Atal/egun bakoitzak elementu bat zuen gai. Sarri aipatu da argitaraturiko garaiaren bortizkeria, bortxa eta krisia argitara eman zuela Ernstek, hitzik gabe, irudiz soilik, atal bakoitzeko azalean txertatu zituen olerki puskak alboratuz. Jarraian zati bakoitzeko ezaugarriak deskribatuko ditut, interpretazioak norberak egiteko dira.

Lehen kaiera: Igandea, Elementua: Lokatza.

Bortizkeria eta heriotza azaltzen dira atal honetan. Sortzailearen lasaitasun egunean hastapeneko lokatz zikina du gai nagusi eta lotura autoreak. Bi sexuen harremana aztertzen du, jazarpena, lapurreta, sedukzioa, tortura, zigorra eta heriotza landatuz. Lehoi burudun gizona da elementu errepikakorra, eta paparrean dominak eta sariak ditu nonahi, gizarte autoritatearen ikur gisa.

Bigarren kaiera: Astelehena, Elementua: Ura.

Lehen ataleko giza-bortizkeritik naturaren indarrera dator liburua. Ura da haria, honek zubiak desegiten ditu, Pariseko kaleak uholdatzen ditu, logeletan eta apardamentuetan sartzen da. Atal honetan emakumea da paper nagusia duena.

Hirugarren kaiera: Asteartea, Elementua: Sua.

Pariseko “dragoiaren gortean” hasten da istorioa eta burgesia handiaren gunean jarraitzen du. Dragoiak eta sugeak gizakiekin bizi dira, gizakiek saguzahar edo aingeruen hegalak dituzte.
Pasioen suak arazoak dakartza burgesen infernuan, animalien gorputz-atalak dituzte. Pareta eta afixetan elementu surrealak daude, ametsen munduari erreferentzia eginaz, burgesen beldur eta gurari ezkutuak adieraziz.

Laugarren kaiera: Asteazkena, Elementua: Odola.

Txori buruz adierazia da Edipo hemen. Kolaxek pertsonaia mitikoaren istorioa azaltzen dute, bereziki aitaren hiltzea eta esfingearen enigmaren pasarteak. Itzul ez zedin gurasoek oinetan egin zizkioten zauriak azaltzen dira bereziki. Polibok, korintiarren errege, jaso zuen abandonatutako umea eta eta greziera zaharrean “hazitako oin” izena jarri zioten: Edipus alegia.
Transposizio gisara Ernstek txori-gizakia emakume biluzi baten oinean labana sartzen jarri zuen.

Bosgarren kaiera: Osteguna, ostirala, larunbata, Elementua: Beltza, ikusmena, ezezaguna.

Boterea adierazten du berriz ere Ernstek. Lehen seriean oilarrak Frantses Estatua erakutsi nahi du. Bigarrenean, pertsonaia krudelak Pazkoko irlako harrizko idolo egiten dira.

Ostiralean Ernstek “collage sintetikoa” erabiltzen du, orrialde zurietan elementu heterogeneoak itsasiz, haien artean lotura izan dezaten tinta edo arkatza erabili zuen paisaiak egituratzeko.

Surrealisten histeriarekiko gozamena azaldu nahi da amaiera honetan, inspirazio iturri gisara: eromena.

Besarkada irakurleok, ia laster buelta naitekeen zuei beste bi kolax eleberri horietaz aritzeko (William Burroughs beatnikaren The Boiler Maker (1964) eta James Joycen helduentzako ipuintxo bat).

Ondo izan, segi fin:

Joanes Apaolaza

Ernst se aleja de la cronología del Génesis, haciendo empezar su semana por el domingo que hunde en una orgía de violencia, de blasfemo y de muerte. Así mismo, el elemento asociado “El barro” – el barro primitivo, der, Urschlam – está en contraste absoluto con el día de reposo del Creador.
Este capítulo recorre los ámbitos más variados para estudiar la relación entre los sexos. Dominan la persecución, el robo, la seducción, la tortura, el castigo y la muerte. La figura recurrente es el hombre con cabeza de león, símbolo de potencia. Ornado de medallas, de decoraciones o incluso del Sagrado Corazón, este ser híbrido encarna a su vez la autoridad social, pública y religiosa.
Advertisements
No comments yet

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: