Skip to content

emakume dominatzaileak

2009/09/22

zuloa_pxl_4bd66cbe45a640b607fe46c48f658746

Komikia, irudia, literatura, egunorokotasuna. Hitz potolo hauek lantzen izan naiz gune honetan, orain hilabete zenbaitetik hona. Bide luzean ez dut aipatu lehengo martxoan Gasteizko Zuloa  liburudenda apainean eskuratu nuen liburu zirraragarria: The dominant wifes and other stories.

page_ko_stanton_25_05_0711221421_id_127327

eric stantonen emazte maitakorrak

Erin Stanton (1926-1999) amerikar komiki marrazkilari, gidoigile, eta marrazki bizidun autorea izan zen. Fetitxea eta emakumeen dominazioa oinarri harturik 1947 hasi zen marrazkien munduan lanean eta formakuntzan.  Taschen arte-liburu argitaletxeak bere 25garren urtebetetzea ospatzeko ekimen eredugarria burutu duen honetan (hainbat izenburu hautatu eta merke-merke jarri salgai, paper satinatuan eginiko 576 orrialde koloredun hauek 10 eurotan kasu), artea eta arkitekturako maisuen liburuak ditugu eskura, gehienak edizio eleanitzetan, dela Bauhausa edo dela ezdakitze hiri duela hamarkada batzuk, dela Picasso edo diseinua edo pop-kukluxturarekin zerikusia duen ezer.

Seksualitate arras ezberdinak batzen ditu Stantonen lanak, habiapuntu voyeuretik,  gizon heteroseksual zuri anglosaxoiaren (WASP) fantasmak marrazten ditu. Gidoi gupidagabeek gizontxo zuriak holokaustutzen ditu, berdin latindar jatorriko andrea izan edo bulardun ilehoria, biseksualtasuna, homoseksualtasuna, intzestua edo BDSM-joerak.

1966tik aurrera Blunder Broaden kondairak burutzen hasi zen. BDSM edo pornografia estiloan Broad huts egiten duen superheroia zen, ostean torturak eta bortxaketak jasaten zituen.

Zibilizazio anglosaxoiaren erroko orekaren adierazle, puritanoen ezinbesteko askatze-errepresio zikloaren adierazlea da Stanton. Seksua itxuratuz bizitzaren muin, Jekil eta Hiden gizartean egunez burtsako jokalaria dena gauez latindarren ehizan den hooligana egiten da. Tabu seksualen gainditzea ekiditeko (beste leku eta garai batzutan lortu bezala, esaterako DDR edo SESB) haietan sakontzeko balio du Stanton-Mc Cain tandemak, batak egunean estutzen du, besteak gauean askatzeko. Interesgarria da nola postfeminista burgesek duten erakargarri eredu angloa (ispilu-iturburua izanagatik) orainaldi ultraseksualean (hori bai pobrea eta seksuala bazara puta izango zara haien epaian, liberatua izateko poltsikoa betea lehenago). Stanton ordea, hori bakarrik al da? Zer dute bere marrazkiek, nola heltzen dira WASPen moralaren sakonera hain fin? Nola du hain trazu garbi eta bizia? Zer falta zaio Stantoni idazle handien zerrendan egoteko eta ez azpikulturan?

page_ko_stanton_25_03_0711221421_id_127307Ez al da Stanton Hite informearen adibide praktikoa? Zenbateraino da berdina fantasmen mundua herri postkatolikoetan? Eta postkalbinistetan? Noraino berdintzen du harremanen-mundua globalizazioak?

Bitartean, goza dezagun literaturaz, prezio aldetik erosgarri den bitartean.

Besarkada lagunok:

Joanes Apaolaza

Advertisements
No comments yet

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: