Skip to content

pRenTsan, sarean eta iRratietan jasotakoa II

2009/11/17

Hau da hau!

Inoizko bixita kopuru altuena jaso du blog honek aurreko astean BERLINGO HARRESIA ETA IHES EDERRA idazkia jarri genuenetik. Ez nioke IHES EDERRA irudi-eleberriari horren arrakasta egotzi nahi, baina historiaz, historiaren berrirakurketa interesatuen inguruan eztabaidatzeko parada eskaintzen baditu hala bedi!

Aurreko sarrera batean prentsa idatzian eta aldizkarietan irudi-eleberriari buruzkoak jaso genituen. Ordutik beste idazkiak eta audioak azaldu dira.

Itxaro Bordak 1659ko Pirinioetako tratatuari buruz idaztean gure liburua aipatu zuen Berrian:

Hedoi Etxarte eta Alain Urrutiaren Ihes ederra komikia zeharkatzen duen galderak inarrosten gaitu goizon: zer gertatuko zen bake hori hemen gaindi hedatu ez balitz? Espainolak ginatekeen gu zuberoar, behenafar zein lapurtarrak edo alderantziz suertatzean, frantses ziratekeen bizkaitar, gipuzkoar, arabar eta nafarrak. Ez genukeen orduan etengabeko eztabaida eta gerrarik pairatuko. Baina gogoetatzen hasi eta kostako litzaiguke gaztelar huts gisa bizitzea, alde erakargarri eta ez dauzkagun eskubideak dituzten arren. Segur naiz halaber frantsestasunak ez lituzkeela hegoaldeko anai-arreba franko tiriatuko.

-Agerkari berdinean, literaturzaleok igandetan dugun txokoan Mikel Ayerbek liburuaren kritika egin zuen, tartean hauek esateko:

Ihes ederra lan intelektual sakon bezain zaila dela esango nuke. Batetik, irakurketa maila bakar bat arbuiatu eta plano anitzen aldeko apustua egiten delako; berrirakurketa bakoitzean elementu berriek aberastuko dute bakoitzaren irakurketa. Bestetik, irakurlearen aldetik ere ahalegin aktibo bat eskatzen duelako, betiere irakurlearen esku utziz obran murgiltzeko aukera -estekak aztertzea norberaren erabakia da-. Bestalde, egileek sortu nahi duten hori koherentzia osoz egiten dute, eta horren erakusle da Iban Zalduak ingelesez idatziriko zientzia fikziozko hitzaurrea.

-Euskaldun komizaleontzat erreferentzia da 2004tik Igor Leturiak lantzen duen  bloga, azken egunotan IHES EDERRAren ingurukoak idatzi ditu. Bertan, besteak beste,  “euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioaz” mintzatzen da. Leturiak IHES EDERRA euskaraz egiten den komikigintzaren baitan sartu du, bere irudikoz irudi-eleberriak ez luke aitortu izan diogun aitzindaritza, genero/azpigeneroen muga lausoetan eztabaida luzea izan daiteke, bidean ezagutzen ez ditugun erreferentziei bidea irekitzen ahal zaie.

Juanra Madariagak elkarrizketa egin digu nontzeberri aldizkari elektronikorako. IHES EDERRA EGIN BEHARKO GENUKE izenez honakoa ondorioztatu du poeta bizkaitarrak:

Testua konplexua da, eta badu poesiatik, filosofiatik asko eta testua eta marrazkiak biziki ongi loturik agertuko zaizkigu. Liburua pentsarazteko sortua da, gozatzeko baina era berean kezkatzeko, izan ere gure konplexuak aterako dira bertan, ironiaz eta barreka tratatuak batzuetan, baina beti modu inteligentean.

-Azkenik, Pays Basque Info agerkari finak (Joanes Apaolazak berak bertako artikulua tartekatu zuen aspaldi blog honetan) Baionan Nora Arbelbiderekin batera egin aurkezpenaren ostean idazki sotila argitara eman du [hemen]. Idazkian Iban Etxezaharretak liburuan azaltzen diren pertsonaia publikoei erreparatu die (Bernat Miranderen azala den Dieudonné M’Bala M’Bala kasu), edo “tokian tokiko espazio erreferentziak. Topoa, Baionako tren-geltokia eta kokaturik dagoen Santizpiritu auzoa, Santandre plaza eta Paul-Bert” lizeo teknikoa kasu. Pentsamendu post68tarraren baitan sartzen du irudi-eleberria Etxezaharretak, pribatuaren politikotasuna egotziaz.

Baliabide teknikoen erabileran asmatu ez eta oraingoz ezinezkoa zaigu irratietan egindako ekarrizketak hona ekartzea [worpress-en erabileren batek argibiderik eskaintzen badigu zinez eskertuko diogu], tartean Euskalerria irratian Juan Kruz Lakasta eta Iñigo Astizek egindakoa edo Euskadi irratian Arantxa Iturbek burutua leudeke. Lortzean beraz, eskegiko ditugu.

Ondo izan!

Hedoi Etxarte

[joanesapaolaza@gmail.com]

Advertisements
No comments yet

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: