Skip to content

Slavoj Zizek Iruñean Obamarena egiten

2010/06/13

Zizek Iruñean Obamarena egiten eta Lucky Strike kausa galduen defentsan (Marlaskak utzi artean)


[Topaketa baten kontaketa nazkagarriki egolatra eta posmoderno-kostunbrista (bikoizki okazgarria hortaz)]

[elkarrizketa ondo-egina nahi baduzu ez galdu denbora honekin, zoaz BERRIAra zuzenean Iñigo Astizen testua irakurtzera]

«Hedoi, esan ze galdera egingo zeniokeen Zizeki» bota zidan Astiz jaunak ekainak hamarreko goizaldean, «utzidak pentsatzen apur bat» (seguraski ez nuen hitanoa erabiliko). Ze kristo Zizek Iruñean! Eta une batez otu zitzaidan pRentsalariz janztea eta continental philosopherra entzutera joatea. Baina ez! Mitozalea naiz ez fana. Ezberdintasuna argi eginda eta jakinik Isabel Tocinok aurkeztu zituela topaketak, Vianako (Nabarrako) Printze Felipe eta abarrak aurreko eguneko ingurumarietan aritu zirela, antolatzaile lanetan Francisco Javier Mangado arkitekto zurrun, txapuzero eta presentaezin UPNroa izana zela, pentsatu nuen fantasiak ez daudela errealitatera eramateko, basatiegia izango litzatekeela eta gainera fantasia egin ostean beste berri eta gogorrago bat fabrikatuko nuela. Zizek bufoiaren paperean opustarrez inguratuta. Iruñetik autobusa hartu (esan dut posmoderno-kostunbrista izango zela euskal(elkar?) estilo zuri eta paradigma-berrikoenean gainera) eta pentsatu nuen “farolak eta izurdeak ez dira berdinak…” -edo aurrekoaren Diario de Navarran irakurriko ninan akaso “las farolas y los delfines no son ingüales pero…” [estilo ÁlvaroUribetarrean irakurri]. Lanaldia bukatu ostean Astiz jaunari galdetu nion faenaren inguruan eta hurrungo goxien ixengo zala es’osten.


12an Iruñera iristean Zapiain eta Bereziartua Larrunen ale berezi batekin paperezko hegazkinak egiten ari ziren eta esperoan Cordovillako egunkariko gurutzegramak egiten hasi zen Astiz. Nafarroako Noticias taldeko berripaperak zioenez aurreko arratsean Slavoj Zizek arkitektoak zerbait esana zuela, eta hurrengo egunean ere beste artikulu batean Zizek arkitektoa zela errepikatu zuten, deu ni do! ¡Qué nivel Maribél!

«Good morning Mister Zizek» horrekin hasi zen hamaiketako elkarrizketa, jokaldi eleanitzean maisuak «Diet Coke, Cola Light, Coca-cola Zero or whatever please». Edariak eskutan aurkeztu ninduen Astizek, «he is young, he is a writer, he is a Basque young writer» (dena gezurra ebidenteki) eta dena borobiltzeko «and he is a mythoman» «a what?» «a mythoman, someone who likes myths» «ok, ok, and who is your myth?» eta ataka larrian «Shostakovitch, Shostakovitch for example» («he is a good one» entzun nahi izan nion baina sinpatia erakusteko goizegi zen eta ez zidan hori esan). Mahaian jezarri eta Astiz argazkiak egitera joan zitzaionean Herr Bereziartua eta Herr Zapiainek elkarrizketatuaren emaitzen lerroburuak eman zizkidaten (ez da hau hori esateko unea, Argiaren bi bidali bereziak konprometituak geldituko lirateke eta ezer jakin nahi baduzue datorren asteko Argia eskuratu). Coca-cola lighta, Coca-cola eta kafesnea mahai gainean, berantz begirako Larrun aldizkari papiroflextuak, Astizen magnetofono pre-digitalean kasetteak birak ematen zituen (lantzean behin konprobatzen zuen ia birak ematen zituen, alde bat bukatutekeran eta zintari buelta eman bitartean «oh, now we can say it Viva Stalin!»), koadernoak eta boliak. Atzean argazkilari gajoa imintzioen segida atrapatu nahian, baina gure marxistak ez du ekonomia zentralizatuz bideratzen gorputza eta ia inposiblea egin zitzaion halako irudiak eskuratzea (horren erakusgarri Berriako maketatzaileen hautu kontserbadorea). Aurreko eguneko lerroburu elokuentean zentzu bikoitza ikusi ez zuenak Black Blockeko (berdin eusko zein laterriko) ikastaro azkarra behar du «ideologiak esan ezin duena idazten du harriak» horren atzean arkitektura gutxitxo zegoela ez zen Manga-do konturatuko.

Elkarrizketa hasi eta segidan berak gehiegi ez zekiela “hemengoaz” eta ordu laurden preliminarra bukatu ostean Slavoj jauna galdezka (Astiz apurka urduritzen ari zen morroiari informazionea ateratzen ez geniolako), eta gu lelo moduan makarronikoki erantzuten bere ixiltasunari: «do people speak Basque here?», «for example at University can you study in Basque? Oh, that’s perfect you can bypass Spanish learning English», Iñigok memoria ariketa eginarazi zion Sanzen aurreko arratseko elebakartasunari buruz, Iruñeko trafiko seinale legalak seinalatu nizkion «now it is legal but you can’t read it as it is 33% smaller and in grey». Erantzun bakoitzak galdera diferentea zuen «what’s better for you Socialists or PP in Madrid» eta gure erantzunari «this is exactly what Mao said about Nixon, you never now with liberal-tolerants and so on», edo «what do you think about the end of francoism? How was Franco with Basques?», «ok, that’s interesting» behin eta berriz errepikatzen zuen artikulatzea lortzen genuen erantzun manikeo eta fastpoetrykoekin. Momentu batean ez nekien nork hitz egiten zuen gure ahotik Jon Idigoras zen edo José Antonio Agirre. «In the 80ies we had basque punk, Radical Basque Rock, and in Madrid they were obliged to dance with Basque music or with the English one», «oh, really? We had the exact same phenomena in Slovenia, the Serbs danced with our music». Gurintze momentuak egon ziren hatzez apuntatzen gintuela «you are the moderns», «you are the universals». Sabino Arana Fundazioak pagatu beharko liguke esan genuenean «their motto was God and The Old Law but now they are very laiciziced (horrela esaten den esan dagigula Tomy Sheridanek) and they gave an important place to a gay and another to an African immigrant», aitortzen dut esan nuela «in the last democraticly elected Basque Autonomous Community Parliament the extreme Basque right (ikus EAJ-PNB) was in coalition with the Government with the extreme Spanish left (ikus EB-Berdeak)». «Here, socially speaking the Spanish left starts where the Basque right ends» esateko ahoberokeria beharrezkoa izan genuen (pluralean diot ez nintzelako zuzendua izan). Hamaika gai ez genituen ukitu, adibidez Iparraldea.

Agian «as I was told in India» eta «as I was told in L.A.» edo «as I was told in Shanghai» horretatik «as I was told in Pampelona by some Basques» pasako da. Aitor dezagun gure konspirazionismoa gustatu eta «paranoia is essential if you want to understand reality» bezalako perlak bota zizkigula SPD eta CIAren PSOE NATOzale eta GAL-sortzaileari buruz hitz egindakoan. Doctor Deseoren Respira y conspira gogoan eta «I should go» «I should go» horretan berandu ere iritsi zen 12etako meetingera. Atzean gelditu ziren Erregeari buruzko iritziak, esloveniaren etorkizuna serbia zela esaten zutenei botatako erregaliak, Hego Euskal Herrian sufragio unibertsala ez dagoela esn genionean jarritako «really?» aurpegia edo Egunkaria eta Eginen itxierari buruz hitz egin genionekoa. Ez genituen erantzunak prest, eta domaia da. «Would you mind if we take a picture as Chávez and Obama did?», «no no, come on, you should read this book!», «the intro is in English and the rest in Basque» eta antza aspertzen bazen pictureak begiratuko zituela itxiera ekitaldian. Eta eraikin hori suntsitua zutela Berlinen, it’s a shame.

Filologoen intereserako «triumphant» izan zen behin eta berriz (eta aurretiaz gutxitxo) entzun genion hitza. Egin dezagun Cortazarrek Rayuelan jazzarekin egin irakurketa intelektualizantea eta esan bizarreko goikaldea perfilatzen zuela ttua izango zuen beldurrez. Hemen jasotakoa kostunbrista da eta Astizek kasettea pasatzen didan egunetik bost asteko epean transkribatzeko konpromisoa hartzen dut.

Joan zitzaigula Gorka, Iñigo eta hirurok Catachúra joan ginen dejavu bat bilatzen duen miope koadrila bezala eta Mediamarket eta kafe hutsei buruz hitz egin genuen. Argi geratu zen, behintzat minutu batzuez, gure abismo sexualak hitzezko ekintza batengatik ordezkatu genituela. Baina berriro ginen urrun jan nahi genituen erroskoetatik.

Amaitzeko, mitozaletasuna baieztatzeko salbuespeneko fana izan behar naizenez Astizen fana egingo naiz «are you Mister Zizek?» hori galdetu ziolako eta ostean bere lan orduetan infiltratzen utzi zidalako, Coca-colak ordainduko nituelakoan, pixka bat es mucho, menos por más edo antzeko zerbait. (Elkarrizketa egiteko) Aukera historikoak desagertuak zirenean Leninen estilo finenean Iruñea gris ezjakinean ezpala sartu eta arkitektura posmoderno putrefaktoaren markotik Slavoj atera eta kafeina gurekin kontsumitzera bultzatzeagatik. Derradan, halere, Astizek aitortuko didala egin diodan mesede fetitxista-perbersoa. Iñigok Zizek eta bere txirrindularen argazkia nahi zuen (bai begiratu nire ezkerrera argazkian txiki-txikian zer dagoen) baina eskatzea lotsamangarria zitzaiolakoan zerbait inprobisatu behar izan nuen eta horregatik otu zitzaidan Chávezena egitea Slavojk Evo hormonarik gabeko oilozalea nahiago badu ere.

Hedoi Etxarte

PS.:«oh, do you know the vicepresident from Bolivia? He is a really interesting guy, a true leninist, he reads Badiou aswell»


PS.2: sorpresa fina gaur Greba Zoriontsua (Lucky Strike) tabako kaxen diseinu berriak dispertsioaren aurka egiten duen aldarria (begiak eta burmuina dituenak ikusiko ditu bi geziak estrategikoki paratuak). Gasteizen diote «homofobo eskuindar baten antzekoena homofobo ezkertiarra da», Marlaskak tabako kaxa hauek debekatu gabe ere hala berresten du bere jardunarekin Zizek/Soralen tesi anti-sozietala: «torturatzaile heterosexual espainol baten antzekoena torturatzaile homosexual baskoa da».


Advertisements
3 iruzkin leave one →
  1. 2010/06/13 7:08 pm

    Ari da sortzen saltsa Z-ren bisita honekin. Juanjo Olasagarrek Deian: http://www.deia.com/2010/06/12/opinion/columnistas/zirrikituetatik-begira/zizek

    Eta Lapiko Kritikoan, izozkiaren anekdotaren atzetik datozen komentarioetan: http://basque.criticalstew.org/?p=2223

    Olasagarrerenari matiz batzuk egingo nizkioke, baina orain ez daukat denborarik. Ea aste barruan…

    Portzierto Hedoi, erakutsi zenion “Ihes ederra”-n bera azaltzen den orria? Sorpresa polita eramango zuen bere burua Sankara, Galloway, George… etc.-rekin ikustean!

  2. fred permalink
    2010/06/16 4:20 pm

    “Jon Idigoras edo Jose Antonio Agirre”… biziki ona ! Behin sartu zinen frantses foro batean (bon, Joanes sartu zen.. Le Mondena behar bada ?) eta holako impresioa izan nuen. Ez nuen ezer erran baina hala iduritu zitzaidan, eta nik baino hobeto lortu duzu adierazten !

Trackbacks

  1. Tweets that mention Slavoj Zizek Iruñean Obamarena egiten « Joanes Apaolazaren Bloga -- Topsy.com

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: